G Suiten segurtasun kopiak egin behar ditut?

Copias de seguridad

G Suite, zure eguneroko posta elektronikoa, ordutegia kudeatu, dokumentuak partekatu, elkarlanean ibili eta informazioa gordetzeko tresna erraza da. Aldi berean, informazio guzti hori ere erraz galdu daiteke, esaterako, hanka sartu eta ezabatuz edo posta elektronikoaren malware estekan klik eginez. Hau horrela izanez gero, konpondu egin beharko zenuke.
Google-k eskaintzen duen babesa, zerbitzu eta azpiegitura mailan da, hau da, zure datuak babesten ditu, beti zerbitzu eskuragarri bat izanik, baino azken finean datuen ardura jabearena da.

Zure arriskuak ezagutu

G Suiten dauden datuen arrisku ohikoenak ezagutzea garrantzitsua da, hauek sahiesteko edo arazoak izatekotan zer gertatzen ari den jakiteko.

  • Datuak ezabatu: Gmail-eko paperontzia hustu ezkero, bertan dauden datuak betirako galduko dira.
  • Dokumentuen bertsioak: Zure dokumentura beste edozeinek sarbidea badu eta zerbait aldatzen badu, zure azken bertsioa galtzeko arriskua duzu.
  • Metadata aldaketak: Partekatzeak, metadata aldaketa ere egon daitezkela esan nahi du – karpeta egiturak, esaterako.
  • Hacking: Dokumentu bat hackeatu ezkero eta hau Google Driven sinkronizatzen bada bertan ere eragina izan dezake.
  • Sinkronizazio akatsak: Portatiletik edo PCtik Driven sinkronizazio bat egiteak, zure datuak hondatu ditzakeen sinkronizazio akatsak eragin ditzake.

Zer eskaintzen du Googlek?

Ezagutu zure datuak babesteko Googlek eskaintzen dituen tresnak.
Google Administrative Restore: Google Drive-n gainidatzitako datuak edo betirako Gmail-etik ezabatu direnak berreskuratu ditzakezu, baina kontutan izan ezingo duzula denbora zehatz batetik aurrera egin ezta metadaten partekatzeko konfigurazioa berreskuratu ere.
Google Vault: Google Vault ez dago zure negozioa modu eraginkorrean funtziona dadin datuak azkar berreskuratzeko garatuta. Gainera, Vault-ek ez du azken erabiltzaileek datuak berreskuratzea onartzen eta ez ditu G Suite-ko aplikazio guztiak babesten.

Konponbidea

Zure datuak, zure ardura.
DUOK Soluciones Informáticas taldeak, Backup Gestionado DK-PLUS Google G Suite & Teams zerbitzu kudeatua eskaintzen dizugu gaur egungo datuen berreskurapen fidagarriena delako eta gainera RGPDa beteko duzulako.
Zerbitzu honek onura hauek ditu:

  • Hodeieko datuen galera murrizten du
  • Backup biltegiratze mugagabea
  • Backup automatizatuak eta eskaerapean egindakoak
  • Datuak babes, seguru eta pribatuak
  • Datu guztiak edo fitxategi zehatz bat berreskuratu